Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Erein eta Bildu

Artxiboa: Martxoa 2007

19/03/2007 GMT 1

Erein eta Bildu Blogsomera pasatu da

ietxebarria @ 17:22

Aste bat inguru pasatu da blogarekin hasi nintzela eta dagoeneko beste blog zerbitzari batera pasatzea erabaki dut. NireBlog oso ondo dago baina aukera gehiago ematen dituen zerbait bilatu nahi nuen eta Blogsomera pasatzea erabaki dut. Ea zer moduz konpontzen garen zerbitzu berriarekin...
Hau da helbide berria: http://ereinetabildu.blogsome.com

09/03/2007 GMT 1

Erein eta Bildu

ietxebarria @ 17:35

Buelta batzuk eman eta gero blogari izenburu hauxe jartzea erabaki dut. Azken finean nahiko ondo definitzen baitu blogaren mundu hau (baita web2.0-arena ere).

Hazia erein eta fruituak bildu. Lehenago ere horrela egiten zuten gure arbasoek.

Zergatik ez interneten?

Ongi etorri Smeri!

ietxebarria @ 09:24

25 urte Lekeitiotik kanpo iragan ondoren, azken 7 urteak Frantziako gartzeletan, atzo 23:30ak inguruan heldu zen bere jaioterrira Jesus Mari Zabala euskal preso politikoa.

Espainiara entregatzeko arriskua zela eta gose greban sartu zen Otsailaren 16an baina azkenean libre utzi dute Gironako (Katalan Herriak) Port Bouko mugan. Bertan zituen zain Lekeitiotik bertaratutako lagun eta senideak.

Atzoko lehen harreraren ostean, hurrengo egunetan izango da omenaldia.

Ongi etorri Smeri!

*Eskuratu bezain laster jarriko dira lehen harrerako argazkiak sarean.

08/03/2007 GMT 1

Hauxe da hasiera...

ietxebarria @ 19:08

Nola diren gauzak, WEB2.0-aren inguruko kurtso baten izan naiz azken egun hauetan lantokian zerbait martxan jartzeko asmoarekin eta azkenean neure blog pertsonala sortzen bukatu dut.
Egia esan hau hasiera baino ez da. Asmoa dut ikasi dudana lantokian aplikatzen asteko baina "como las cosas de palacio van despacio" neure bloga sortuz hastea erabaki dut.
Kontu asko kontatzeko gogoa dut gai ezberdinen inguruan beraz ez pentsa gai bakarrari helduko dion bloga izango denik. Neuk ere ez dut argi zertaz hitzegingo dudan baina seguru tartea izango dutela teknologiak, web2.0-ak, Euskal Herriak, software libreak...


Lehenengo sarrera izateko ez dago gaizki...
Ea hurrengo egunetan bloga konfiguratuz banoa. Eskertuko nuke izenburua jartzeko eta diseinu bat aukeratzeko laguntzatxo apur bat... Nahiko kutre dago orain! ze imaginazio gutxi dudan...

Ah! Kurtsoko irakaslea Gorka Julio izan da (hau probatzeko da ea egia den esan diguna: blogen batean bere izen abizenak agertzen badira enteratu egiten dela). Egia bada jarri iruzkinen bat e!

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!