Nola diren gauzak, WEB2.0-aren inguruko kurtso baten izan naiz azken egun hauetan lantokian zerbait martxan jartzeko asmoarekin eta azkenean neure blog pertsonala sortzen bukatu dut.
Egia esan hau hasiera baino ez da. Asmoa dut ikasi dudana lantokian aplikatzen asteko baina "como las cosas de palacio van despacio" neure bloga sortuz hastea erabaki dut.
Kontu asko kontatzeko gogoa dut gai ezberdinen inguruan beraz ez pentsa gai bakarrari helduko dion bloga izango denik. Neuk ere ez dut argi zertaz hitzegingo dudan baina seguru tartea izango dutela teknologiak, web2.0-ak, Euskal Herriak, software libreak...
Lehenengo sarrera izateko ez dago gaizki... Ea hurrengo egunetan bloga konfiguratuz banoa. Eskertuko nuke izenburua jartzeko eta diseinu bat aukeratzeko laguntzatxo apur bat... Nahiko kutre dago orain! ze imaginazio gutxi dudan...
Ah! Kurtsoko irakaslea Gorka Julio izan da (hau probatzeko da ea egia den esan diguna: blogen batean bere izen abizenak agertzen badira enteratu egiten dela). Egia bada jarri iruzkinen bat e!